期刊名称:EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzi eta Teknologi Aldizkaria
印刷版ISSN:0214-9001
出版年度:2004
卷号:0
期号:18
DOI:10.1387/ekaia.2449
语种:Basque
出版社:Euskal Herriko Unibertsitatea
摘要:Basalto-plataformak egitura geologiko arras arruntak dira, basalto-kolada bakunen pilaketaz osatuta daude eta egitura zein konposizio zeharo homogeneoa erakusten dute. Agian, milioi bat kilometro kubikotik gorako bolumena izatea eta magmaren gehiengoa oso epe laburrean (< 1 Mu) azaleratzea dira basalto-plataformen ezaugarririk deigarrienak. Nahiz eta orain arte erupzio bolkaniko izugarri hauen zergatiak eta ondorioak garbi ez egon, gero eta ugariagoak dira plaka tektonikarekin eta Lur-mailako suntsipen biologiko orokorrekin nolabaiteko lotura erakusten dutela erakusten dituzten datuak. Lanaren hasieran, geologikoki bat-batekotzat har daitezkeen, erupzio hauen egitura eta ezaugarri petrologiko zein geokimikoak deskribatuko dira. Ondoren, basalto-plataformen sorrera prozesuen inguruan egun gailentzen ari diren bi ereduak deskribatuko dira, eta kontinenteen apurketa prozesuekin eta adin ezberdinetan izandako suntsipen biologiko orokorrrekin erlazionatzen dituzten datuak aipatuko dira.