期刊名称:Revista Vasca de Economía Social - Gizarte Ekonomia Euskal Aldizkaria
印刷版ISSN:1698-7446
电子版ISSN:2444-3107
出版年度:2007
卷号:0
期号:3
语种:Spanish
出版社:Revista Vasca de Economía Social - Gizarte Ekonomia Euskal Aldizkaria
摘要:Etxebizitza-Kooperatiben inguruko lan honen helburua, sektorearen azterketa xehatu bat aurkeztea baino, etxebizitzen eskurapenean mekanismo sozial parte-hartzaileagoek izan dezaketen lekua azpimarratzea da: kasu honetan, etxebizitza-kooperatiben sustapen bidezko formula, hain zuzen ere. Lehenik eta behin, errealitate hau marko teoriko orokorrago batean kokatu dugu, Ongizatearen Gizartea eratze bidean Gizarte Ekonomiako eragileek joka lezaketen paperaren inguruan jardun dugu. Bigarrenik, etxebizitza-kooperatiben ezaugarri orokorrak eta EAE-ko berezitasunak landu ditugu, arreta berezia finkatuz etxebizitza-kooperatibengan eragiten duten erregulazio-marko zein politika publiko ezberdinetan, eta horien artean sumatzen diren sinergia eta aurkakotasunetan. Ondorioentzako azken atal batean, autoreon iritziz eztabaidagai edo airean geratzen diren zenbait gai plazaratu ditugu.