首页    期刊浏览 2024年12月01日 星期日
登录注册

文章基本信息

  • 标题:Ozeano Artikoko bankisaren beherakada: behaketak berrikusten, kausa fisikoak ulertzen eta etorkizuneko aldaketak iragartzen
  • 本地全文:下载
  • 作者:P. Elosegui
  • 期刊名称:EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzi eta Teknologi Aldizkaria
  • 印刷版ISSN:0214-9001
  • 出版年度:2012
  • 卷号:0
  • 期号:0
  • DOI:10.1387/ekaia.7072
  • 语种:Basque
  • 出版社:Euskal Herriko Unibertsitatea
  • 摘要:Ozeano Artikoa bankisa mehe batez estalita dago. Bankisa klima polarra taxutzen duen faktore garrantzitsuetako bat da, eta eragina izan dezake klima-sistema globalean ere. Garrantzi hori dela eta, beharrezkoa da Artikoko bankisa horren egoerari begiratzea eta hura ulertzea eta aurreikustea. Behaketek argi eta garbi erakutsi dute izotzaren hedadura eta lodiera murrizten ari direla eta izotz iraunkorra zena aldikako izotz ari dela bilakatzen. Inolako zalantza-izpirik gabe, Artikoko bankisa gainbehera nabarian dago. Bankisaren gainbehera hori ulertzeko, aldaketa horien kausa izan litezkeen prozesu termodinamiko eta dinamiko giltzarriak aztertu behar dira. Prozesuon artean daude, besteak beste, faktore fisikoak (adibidez, epeltzeko joerak), atmosferako eta ozeanoko zirkulazioan gertatutako aldaketak, ozeanoaren gainazalera iristen den eguzki-erradiazio handiagoa eta horri lotutako izotz-albedoaren berrelikadura. Gaur egungo ereduek aurreikusten dute mende hau amaitu baino lehen Ozeano Artikoa izotzik gabe geratuko dela udako urtze-garaiaren bukaeran. Behaketek, baina, erakusten dute bankisaren beherakada ez dela ereduek iragarritako abiaduran gertatzen ari, azkarrago baizik, eta agerian uzten dute ereduak hobetzeko premia. Artikoko bankisaren gainbeherak ondorio garrantzitsuak ditu Artikoko eta Lurreko klima-sistemetan, eta, gainera, gero eta erronka handiagoak ezartzen ditu alor sozioekonomikoan, politikoan eta ekologikoan.
  • 关键词:Itsas teknologia;Ozeano Artikoko bankisa; klima polarra
国家哲学社会科学文献中心版权所有