期刊名称:EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzi eta Teknologi Aldizkaria
印刷版ISSN:0214-9001
出版年度:2014
卷号:0
期号:27
DOI:10.1387/ekaia.11569
语种:Basque
出版社:Euskal Herriko Unibertsitatea
摘要:Azken urteetako teknologia-aurrerakuntzak, Sistema Hibridoen arloan elkarlanean bildu ditu Kontrol Ingeniaritzaren eta Software Ingeniaritzaren arloetako adituak. Sistema hauen kontrolak dakarren zailtasuna ezaguna da. Sarritan kontrolagailu bakar batekin ezin izaten dira lan-baldintza guztietako eskakizunak bete. Sistema hauek kontrolatzeko eta industrian inplementatzeko bideragarritasunaren ikuspegitik egindako lan honetan, sistema ikuskatu eta kontrolatuko duen arkitektura bat proposatuko da. Oinarrian, modu bakoitzeko kontrolagailu propioak eta euren arteko kommutazioa bideratuko duen logika baten diseinuan datza. Kontrol Ingeniaritzaren ikuspegitik haratago, industria-aplikazio gehienetan prozesu mailako kontrol-teknologiarik erabiliena PLC-a (Programmable Logical Controller) denez, IEC 61131-3 programaziorako estandarrarekin bat datorren inplementazioa proposatuko da.