期刊名称:EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzi eta Teknologi Aldizkaria
印刷版ISSN:0214-9001
出版年度:2014
卷号:0
期号:27
DOI:10.1387/ekaia.11735
语种:Basque
出版社:Euskal Herriko Unibertsitatea
摘要:Rol semantikoen etiketatze automatikoa (SRL), azaleko analisi semantikoa ere deitua, hizkuntzalaritza konputazionalaren ikerlerro garrantzitsua da eta bertan, zehatz finkatu nahi dira testu bateko gertakarietan, ekintza eta honetan parte hartzen dutenen arteko erlazio semantikoak edo rolak; berez, nork, nori, zer egin zion, non eta noiz gertatu den jakin nahi da. Rolek eskaintzen duten informazioak berebiziko garrantzia dauka testuak automatikoki prozesatu eta ulertzeko bidean. Ataza hau zeresan handia ematen ari da hizkuntzaren prozesamenduan ez ezik, besteak beste, Interneteko bilatzaileetan, itzulpen automatikoko eta galdera-erantzun sistemetan, sare sozialen azterketa automatikoan, eta dokumentuen informazio erauzketan.