首页    期刊浏览 2024年09月15日 星期日
登录注册

文章基本信息

  • 标题:Sexu-dimorfismoa gizakian: inplikazioak osasunean eta diagnostiko klinikoan
  • 本地全文:下载
  • 作者:Saioa Gómez-Zorita ; Jenifer Trepiana ; Iñaki Milton-Laskibar
  • 期刊名称:EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzi eta Teknologi Aldizkaria
  • 印刷版ISSN:0214-9001
  • 出版年度:2021
  • 卷号:2021
  • DOI:10.1387/ekaia.22724
  • 语种:Spanish
  • 出版社:Euskal Herriko Unibertsitatea
  • 摘要:Sexu-dimorfismoa espezie bereko ar eta emeen arteko desberdintasun morfologiko eta fisiologikoei erreferentzia egiten dien terminoa da. Desberdintasun horiek sexu patroia material genetikora heredatu den moduaren arabera definituta egongo dira. Gaur egun komunitate zientifikoa ahalegin handia egiten ari da pertsonalizatutako zehaztasunezko medikuntza lortzeko, eta horretarako ezinbestekoa da patologia bakoitzaren kasuan sexuarekin lotura duten mekanismoak ondo ezagutzea. Era berean, sexuak gaixotasun baten sintomatologian, bilakaeran eta tratamenduarekiko erantzunean eragin ditzakeen desberdintasunak ulertzea ere garrantzitsua izango da aurrez aipatutako helburua lortuko bada. Horiek lortzen badira, patologia desberdinen prebentzio, diagnostiko eta tratamendu zehatz eta egokituagoak lortuko lirateke, kostu ekonomikoa handitu gabe, gainera. Dimorfismoak, sexuari lotutako patologiak ez ezik, sexuarekiko independenteak diren patologiei ere eragin diezaieke. Sexuari lotutako patologiei dagokienez, sexu-kromosometan adierazten da zein sexutan gertatzen diren gehien asaldurak, hemofilia edo daltonismoarekin gertatzen den bezala. Sexuari lotuta ez dauden patologia askotan, berriz, hainbat ikerketak desberdintasun handiak aurkitu dituzte horiek gizon eta emakumeetan duten eragiteko moduan ere. Esate baterako, gaixotasun kardiobaskularretan, sintoma klinikoak eta pronostikoa desberdinak dira bi sexuen artean, minbizi, hantura-gaixotasun eta gaixotasun neurologiko batzuetan gertatzen den bezala.
  • 关键词:sexu-dimorfismoa;gaixotasunak;osasuna;minbizia;gaixotasun kardiobaskularrak
国家哲学社会科学文献中心版权所有