期刊名称:EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzi eta Teknologi Aldizkaria
印刷版ISSN:0214-9001
出版年度:2021
卷号:2021
DOI:10.1387/ekaia.21816
语种:Spanish
出版社:Euskal Herriko Unibertsitatea
摘要:Alkohola (EtOH) munduan gehien kontsumitzen den substantzia psikoaktiboa da eta nerabezaroko alkoholaren kontsumo intentsiboa geroz eta ohikoagoa da. Adin tarte horretan burmuina garatzen ari da eta hainbat garun-atal zaurgarriagoak dira neurotoxikoen kalteen aurrean; hipokanpoa eta garuntxoa, esaterako. Ingurune aberastuak (IAk), aldaketa molekular, anatomiko zein funtzionalak eragiten ditu garunaren garapen prozesuan eta alkoholaren ondorioz helduaro goiztiarreko saguek galdutako portaera gaitasunen berreskurapena sustatzen du. Hala ere, IAk eragindako efektu mesedegarri horiek epe luzerago batean mantentzen diren aztertzeke dago. Ikerketa honen helburuak hurrengoak dira: nerabezaroko gehiegizko alkohol kontsumoak helduaroan eragiten dituen portaera aldaketak ikertzea eta parametro hauetan IAk izan ditzakeen onurak aztertzea. Horretarako, C57BL/6J sagu arrei nerabezaroko 4 astetan zehar (p32-p56) alkohol edo ur tratamendua eman zaie. Ondoren, helduaro goiztiarrean (p56-p90) animaliak abstinentzia egoeran mantendu dira eta helduaroan (p90-p104) saguen kumaldi erdia IAko baldintzetan jarri da 2 astez. Abstinentzia tarte horren azken egunetan portaera probak burutu dira: eremu irekiaren proba, antsietate maila neurtzeko; objektu berrien ezagutze proba, ezagutze oroimenerako; objektuen kokaleku berriaren ezagutze proba, oroimen espazialerako eta oreka proba, oreka eta koordinazio motorrerako. Alkohol taldeko saguek bereizketa indize baxuagoak erakutsi dituzte bai ezagutze oroimen proban baita oroimen espazialean ere, alkohol kontsumoaren ondoriozko narriadura kognitibo adierazgarria iradokiz. Antzeko emaitzak behatu dira oreka proban ere, non alkohol taldeko saguek (EtOH) oreka eta koordinazio motorra kaltetuta erakutsi duten. Interesgarriki, animaliak IAko baldintzapean jartzean objektuak eta kokalekuak bereizteko gaitasuna berreskuratzen dute eta oreka eta koordinazio maila hobetzen dute helduaroan, kontrol taldekoen (H2O) antzeko balioetaraino. IAk alkoholaren ondoriozko helduaroko efektu kaltegarriak leheneratzeko gaitasuna duela erakutsi du.