期刊名称:EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzi eta Teknologi Aldizkaria
印刷版ISSN:0214-9001
出版年度:2021
卷号:2021
DOI:10.1387/ekaia.22876
语种:Spanish
出版社:Euskal Herriko Unibertsitatea
摘要:Material berrien ikerketak material adimenduen sorkuntza ekarri du. Material horiek, modu itzulgarrian beren propietate bat edo gehiago aldatzeko gai dira kanpo estimulu baten eraginpean. Talde zabal honen barruan, forma-memoria poliuretanoak daude, zeinak forma-memoria efektua duten. Efektu honen bidez, poliuretanoak berotzean hasierako forma aldatzeko aukera dute; behin forma berrian izanda, hoztuz, forma berrian finkatzen dira; eta azkenik, birberotuz jatorrizko forma berreskuratzeko gaitasuna dute. Lan honetan forma-memoria poliuretanoak (SMPU) sintetizatu dira poli(tetrametilen) glikola, isoforona diisozianatoa eta hexametileno diisozianatoa erabiliz eta, kate-hedatzaile moduan errizino olioa eta 1,4-butanodiola erabiliz. SMPU biobateragarriak lortzeko, sintesian jatorri naturala duen errizino-olioa erabili da. Sintetizatu diren poliuretano guztiak Fourieren-transformatu bidezko espektroskopia infragorri (FTIR), analisi dinamiko-mekaniko (DMA) eta analisi termomekaniko (TMA) bidez karakterizatu dira propietate fisiko-kimikoak ezagutzeko. FTIR bidez erreakzioa monitorizatu da eta isozianato-taldeak guztiz erreakzionatu dutela ziurtatzeko erabili da. DMAren bidez beira-trantsizio tenperatura determinatu da, non, poliuretanoaren pisu molekularra txikitzean edo estekiometria balioa igotzean, beira-trantsizio tenperatura igotzen dela determinatu den. Azkenik TMA bidez, poliuretano guztiek memoria-forma dutela ziurtatu da. Poliuretanoak aplikazio anitzetan erabil daitezke; hala ere, helburua ehun biobateragarri adimendunak diseinatzea izan da. Ehunak egiteko, sintetizatzen diren polimerotik zuntzak lortu behar dira. Horretarako, zuntzak prestatzeko elektrobiraketa (electrospining) edo estrusio teknikak burutu dira. Azkenik, zuntzak ehotuz ehunak lortu dira, modu desberdinetan.