期刊名称:EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzi eta Teknologi Aldizkaria
印刷版ISSN:0214-9001
出版年度:2015
卷号:0
期号:0
语种:Basque
出版社:Euskal Herriko Unibertsitatea
摘要:Artikulu hau UPV/EHUko Modelizazio eta Ikerkuntza Matematikoa, Estatistika eta Konputazioa izeneko masterraren Gorkak defendatutako master amaierako lanean oinarrituta dago. Orientazio Problemaren (OP) aurkezpena eta ebazpen ebolutiboaren analisia du helburu. Saltzaile Ibiltariaren problema ezagunaren aldaera berezi bat da OP. Optimizazio Konbinatorioko problema honen aplikazioak eta modelizazioak aurkezten dira. OPren konplexutasun konputazionala dela eta, Concorde TSP solver erabiltzen duen algoritmo genetiko bat diseinatu eta inplementatu da. Gainera, herri kopuruarekiko eta distantzia mugarekiko portaera eta prozedura genetikoen parametroekiko konbergentzia aztertu da. Euskal Autonomia Erkidegoko eta literatura zientifikoko datu baseak erabili dira.