期刊名称:EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzi eta Teknologi Aldizkaria
印刷版ISSN:0214-9001
出版年度:2015
卷号:0
期号:0
语种:Basque
出版社:Euskal Herriko Unibertsitatea
摘要:Artsenikoarekiko esposizioak, nahiz eta kontzentrazio txikietan izan, osasunerako eta sistema ekologikoetarako oso kaltegarria da. Hori dela eta, artsenikoa modu eraginkorrean erauziko duen metodo berria aurkitzea ingurumen ikertzaile askorentzako erronka bihurtu da. Gaur egun, disoluzioan dagoen artsenikoa erauzteko metodo asko daude: prezipitazioa, oxidazioa, mintz bidezko bereizketa prozesuak, gainazaleko konplexazioa edo adsortzio selektiboa. Adsorbatzaile nanometrikoak dituzten propietate kimiko eta fisikoek ingurumen erremediaziorako materialik egokienak bihurtze dituzte. Lan honek artsenikoz kutsatutako uren tratamenduan erabiltzen diren nanoadsorbatzilei buruzko ezagutza handiagoa eskaintzea du helburu, nanoteknologia barneratzen duen ikerkuntzaren etorkizunaren inguruko ikuspegi berria emanez.