摘要:Oinarriko bi kezka izan ditugu azterlan hau burutudugun egileok. Alde batetik, zubi-lanak bete nahiizan ditugu Unibertsitatearen eta gizarte hezkuntzarenlangintzan ari garenon artean; eta, asmo horiburutzeko, elkarlanean aritu gara eta diseinu kualitatiboaizan duen azterlan hauxe kaleratu dugu.Bestetik, aztertu ditugu EAEko babesgabeko haurtzaroareneremuan hezitzaileen lanetan ematendiren testuinguruak. Langileen testuingurua aztertzean,azpimarratu nahi izan dugu gizarte hezitzaileenoinarriko eta etenik gabeko prestakuntza indartubeharra; eta, analisi kualitatibo horren bidez,jasotako emaitzak helarazi nahi dizkiegu haurtzaroarengizarte-hezkuntzako esku-hartzeetan eskumenakdituzten administrazioei. Aholkularitza batzordebaten gidaritzapean, bitariko taldea osatu dugu(akademikoak eta profesionalak); betiere, gizartehezkuntzaren izakera profesionala kontuan hartudugu, eta gaiarekiko ikuspegi pedagogiko kritikobatek gidatu du azterlana. Testuingurune profesionaletanlandu beharreko taldetasun sentimenduarengarrantzia agerian utzi dute jaso ditugun aurkikuntzek.Nahiz eta babesgabeko haurtzaroarenalorreko prestakuntza garatzean, ikuspegi teknikoeta adituaren garrantzia oinarrizkotzat hartu; taldetasunaren,abegitasunaren eta egunerokoan, etenikgabe, ikasten denaren garrantzia azpimarratu dute,azterlan honetan jasotako emaitzek.