标题:Desprofesionalizando el servicio público de asistencia a domicilio en los cuidados de larga duración: análisis de la reconfiguración del sector en la región de Madrid
摘要:Artikulu honen xedea da Madrilgo eskualdeko etxez etxeko arretarako sistema publikoaren azken urteotako eboluzioa aztertzea. 2008. urtetik, krisialdi ekonomikoak eragina izan du pertsona adinduen zaintzara bideratutako baliabide publikoetan, eta eragin hori nabarmendu daiteke eragina izandako arlo desberdinetan. Murriztu egin da zerbitzuaren intentsitatea eta baita ere mendetasun egoeran dauden pertsonei eskainitako beste zerbitzu batzuen erlazioan izandako garrantzia, eta, gehienbat, jarduera horiek betetzen dituzten pertsonen lanerako baldintzak eskastu dira. Gaur egun, murriztu egin da jardueren inguruko kontrola, eta horren ondorioz izaera profesionaleko ezaugarri batzuek eskastu egin dira mendetasun egoeran dauden pertsonen arretan, eta jarduera horiek aintzatespen eta zehaztasun gutxiagoa duten etxebizitzako mantentzearen lanen tankera bat hartu dute. Halaber, prestakuntzarako ikastaroak gutxitu egin dira langileentzat, eta nabarmentzen da sektorean esperientzia urria duten enpresak protagonista bilakatzen ari direla baliabide horiek eskaintzeko
关键词:Etxez etxeko arreta; izaera profesionalaren atzerakada; lanerako baldintzak; krisialdi ekonomikoa