摘要:Mendebaldeko gizarteen erronka nagusienetakoa da biztanleriaren zahartzea, eta horren ondorioz moldatu egin behar da zainketa sozialen antolatzeko modua. Zein gizarte-babes, nork edo nola bete behar dira zainketa-jarduera horiek? Galdera horien erantzun politikoa zehazten da zainketen izaera profesionala lortzeko modu bateko edo besteko sistema bat bideratzean. Artikulu honen xedea da Norberaren Autonomia Sustatzeko eta Mendetasunaren Arretarako Legea aintzat hartuz, epe luzeko zainketak profesional bilakatzeko prozesu horien mugak aztertzea. Oinarrizko hipotesiaren arabera, izaera sozial eta egiturazko faktore batzuek mugarri gertatzen dira kualifikatua eta laneko baldintza egokiak dituen enplegua sortzeko. Izaera kualitatiboa duen estrategia bat proposatzen da, eta oinarri hartzen da zaintzaileen profil desberdinak kontuan hartzen dituzten diskurtso eta imajinarioen azterketa burutzea. Bertan lortutako emaitzen arabera, zailtasunak nabarmentzen dira, eta jatorri izaten dituzte, batetik, gaur egungo profesionalen logika, eta, bestetik, Espainiako gizartean nagusi diren balio, ildo eta familia- eta kultura-tradizioak babesten dituzten imajinario kolektiboak