摘要:Gizarteratze hitza da migratzaileei buruz eta talde horren inguruko politikei buruz hitz egitean gehien erabiltzen den hitzetako bat. Immigrazioaren inguruko hainbat plan gauzatu dira Euskadin, erakundeek bideratuta, atzerritarrak euskal gizartean txertatzen laguntzeko helburuarekin. Akademiatik gero eta tresna gehiago sortzen dira kontzeptu hori ikuspegi ahalik eta objektiboenetik neurtzeko asmoz. Hala ere, gizarteratzea baliabide ekonomikoak, lan bat edo etxebizitza bat edukitzea baino askoz ere gehiago da; zerikusia du, halaber, beste hainbat gairekin, nola diren pertsonen ongizate psikologikoa eta soziala, zehazki herritartasuna lortzeko aukera, akulturazioaren estresa, parte-hartze soziala eta politikoa, gizarte- sareak, bereizkeria, arrazismoa eta xenofobia edo gizarte-bazterketa. Artikuluak gai horiek guztiak berrikusten ditu, Euskal Herrian zentratuz