摘要:Ez du egiazko aukera ematen nagusi bilakatu den paradigma neoliberaletik kanpo bestelako Estatu alternatibo bat erabiltzea ingeniaritza sozialeko proiektuak garatzeko. Nagusitutako eredu horrek aukera bakar gisara ulertarazten du nazioarteko konpetentziapean gelditzen direla justizia sozialaren ildoak. Merkataritzaren aurkako tesi batzuek ere prozesu hori atzetik aurrera etortzeko aukera gertatzea moteldu dute. Artikulu honetan berrikusten dira zenbait ildo, betiere egokitzen ari den gizarte-ongizatearen kontzeptua oinarri hartuz, eta aipatutako joera horiek ikustarazten dira bertan. Gainera, inbertsio sozialaren ingeniaritza sozialeko estrategia berritzailea aurkezten da, etorkizunean gertatuko diren erronkei erantzuteko xedez