摘要:Bertan aurkezten da sei urteko epe luzean egindako Buruko Gaixotasun Larriak dituzten Etxerik Gabeko Pertsonen Arreta Psikiatrikorako Programa. Bilboko Udalak, Bizkaiko Buru Osasuneko Sareak, udaleko Gizarte Ekintza Sailak eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailak elkarrekin garatutako programa izan da hori. Bere xedea da kolektibo horretako pertsonen buruko gaixotasun larriak detektatzea eta arreta ematea, izan ere, ez baitira iristen arreta psikiatrikoa jasotzera, eta, gainera, normalizatutako buru-osasun zerbitzuetara jotzeko zailtasun ugari izaten dute. Biztanle horien ezaugarriak azaltzen dira, zerbitzuak hasieratik artatutako 90 kasuak oinarri harturik, eta giltzarri hartutako metodologia eta berrikuntza hauek iradokitzen dituzte: asertibotasunaren eredura eraldatzea artatzearen eredu hori eta alor soziosanitarioko koordinazioa