摘要:Artikulu honetan gizarteratzeko enpresen erregulazioa aztertzen da herritartasunaren egungo laneko ezegonkortasun eta Ongizate Estatuaren gizarte-politika bermatzaileak ahuldu diren testuinguru honetan. Horietatik honako hauek nabarmentzen ditugu: a) erabiltzailea estigmatizatu egiten du kolektiboak artatzeko baliabide gisara hartzen duen orientazio horrek; b) enplegagarritasunaren kontzeptuaren erdiz erdiko garrantziak baztertutako pertsonengan bideratzen du egoeraren ardura hori, horrela, 'gabezien diskurtsoetan' legitimatzen dira esku-hartzeak, eta 'aktibazioaren diskurtsoak' ordezkatzen du soldataren baldintzetan oinarritzen den eskubideak bermatzearen aldeko diskurtsoa; c) banakoa oinarri hartzen den lan-harremanen ikusmoldea, betiere funtzionala gertatzen da alde kolektiboak gutxitzen dituen lan-merkatuarentzat; eta d) baliabide autonomo gisara azaldu nahia, izan ere, merkatuaren, hirugarren sektorearen eta administrazioaren bestelako logika eta interesak gurutzatzen diren gunea baita