摘要:Egiatan entzutea beharrekoa da bitartekoaren eginkizuna betetzen denean, eta kontsumitzaile izateaz gain, ekoizle gisara ere ulertu behar da erabiltzailea. Horretarako, derrigorrekoa da bideak izan eta sistema egokiez jabetzea erabiltzailearen esana entzun eta jasotzearren. Hori lortzeko baliabidea da beharrak mapan lekutzea. Beharrak mapan lekutzea ikerketarako metodologia izateaz gain, pedagogia eta hezkuntza-mailako esku- hartzea ere bada, hau da, subjektuaren beharrak agerrarazten saiatzen da prozesu horren bidez, eta forma ematen dio errealitatearen dimentsiora eramanez, gauzagarri bilakatuz eta, horren ondorioz, ahalbidetu daitekeenaren dimentsiora eramanez. Beharren arabera mapan lekutzeak aniztasunaren aitortza ahalbideratzen du, eta elkarrekin jardunean jartzen ditu; izan ere, funtsean, prozesu bat baita bestearen nortasunaren kontakizunerako sarbide izateko. Hori guztia azaldu nahi du artikulu honek, eta horren azalpenerako honako lau ardatzak hartzen dira kontuan: estruktura, epistemologia, metodologia eta fenomenologia