摘要:Matia Fundazioko 232 adituz osatutako lagin batetatik abiatuta, Pertsona Oinarri duen Arreta Ereduarekin lotutako eskuartzeek sortutako ondorioen ebaluazio bateko emaitzak aurkezten dira artikulu honetan. Eskuartze horiek aurretiaz ezarriak zeuden, ‘Etxean Ondo Egoitzak’ Proiektuaren baitan. P-CAT eta The Staff Assessment Person Directed Care galdetegiak erabili dira. Beste aditu-talde batzuetan ez bezala, Pertsona Oinarri duen Arreta Ereduarekin lotutako jardunbide gehiago erabiltzen direla erakusten dute emaitzek. Jasotako formazio motaren, errotaziorik ezaren, edo erreferentziazko profesionala izatearen arabera, emaitzak ezberdinak dira. Era berean, aldaketek martxan dirauten epeak, eta hauek aurrera eramateko moduak berak ere, erantzunetan eragina dute. Aditu-taldearen iritzia, Pertsona Oinarri duen Arreta Eredua egituratzen duten faktore ugarirekin lotua dagoela ondorioztatzen da. Burututako aldaketek, “babesa ematen duten pertsonen perspektibatik” ulertuko den arreta emateko tresna gisara ulertzea erraztu dezakete.
关键词:Zentru gerontologikoak; Pertsona Oinarri duen Arreta Eredua; ebaluazioa; langileak