期刊名称:Lan Harremanak. Revista de Relaciones Laborales
印刷版ISSN:1575-7048
电子版ISSN:2444-5819
出版年度:2016
期号:32
语种:Spanish
出版社:Lan Harremanak. Revista de Relaciones Laborales
摘要:Sozietate kapitalistek eta sozietate kooperatiboek izaera desberdina dute. Lehenek kapitala dute ardatz, eta bigarrenak pertsonalistak dira; kooperatibistek lehentasuna dute jartzen duten kapitalaren aurretik. Desberdintasuna nabarmena da enpresako erabakien arloan. Sozietate kapitalistetan, botoak kapital ekarpenen arabera banatzen dira. Kooperatibetan, pertsona bat, boto bat, printzipio klasikoa aplikatzen da. Krisi egoerek berdin kolpatzen dituzte bi enpresa motak. Baina erantzuna, enpleguari dagokionez, desberdina da. Kapital sozietateetan, Lanaren Zuzenbideak krisiari aurre egiteko neurri sorta zabala eskaintzen du, batzuk barne malgutasunekoak (mugigarritasun funtzionala, lanaldi murrizketa, kontratuaren suspentsioa, etab.), eta baita ere kaleratzea, enpresak dituen aukeren artean, beste bat. Kooperatibetan, Zuzenbide Kooperatiboak garbi uzten du bazkide-langileen derrigorrezko baja (kaleratzearen baliokidea), soilik última ratio edo azken aukera izango dela, barne malgutasuneko neurriak nahikoak ez direnean, eta beharrezkoa baldin bada enpresaren etorkizuneko bideragarritasuna bermatzeko. Kaleratzea mozkinak lortzearen menpeko neurritzat jotzerakoan, Lanaren Zuzenbideak enplegua ekoizpen baliabide huts gisa tratatzen du. Zuzenbide Kooperatiboa, aitzitik, enplegua galtzea azken neurri gisa aurreikusten duenean, bere gizarte eskubide izaera babesten ari da.