期刊名称:Lan Harremanak. Revista de Relaciones Laborales
印刷版ISSN:1575-7048
电子版ISSN:2444-5819
出版年度:2012
期号:4
语种:Spanish
出版社:Lan Harremanak. Revista de Relaciones Laborales
摘要:Lan honek bi funtsezko zati ditu. Lehen zatia enpresa txikien kudeaketa hobetzeko ahaleginean esku-hartze publikoaren komenigarritasuna aztertzeari eta justifikatzeari eskaintzen diogu. Askotariko arrazoi ugarik justifikatzen dute esku-hartze hau. Lehena, enpresa txikiek beren lehiakortasuna oso murrizten duten kudeaketagabezia handiak dituzte eta kudeaketa hobetzeak beren lehiakortasuna ere hobe dezake. Bigarrena, eta funtsezko arrazoi gisa, enpresa txikiek enplegua eta aberastasuna sortzeko ahalmen handia dute eta, horrenbestez, beren lehiakortasuna hobetzea garrantzi handiko neurria izan daiteke enplegua sustatzeko eta aberastasuna sortzeko. Hirugarrena, esku-hartze publikoa gomendagarria da merkatuko akatsak ebazteko mekanismo gisa eta hauxe da, hain zuzen ere, lan honetan aztertzen den esku-hartzeari dagokion kasua. Artikuluaren bigarren zatian hainbat euskal erakundek enpresa txiki eta ertainen kudeaketa hobetzera bideratu dituzten zenbait programa publiko aztertzen ditugu.