期刊名称:Lan Harremanak. Revista de Relaciones Laborales
印刷版ISSN:1575-7048
电子版ISSN:2444-5819
出版年度:2012
期号:25
语种:Spanish
出版社:Lan Harremanak. Revista de Relaciones Laborales
摘要:Artikulu honen helburua, hain zuzen, emakumeen laneratze-ezaugarriak emakumeek Europar Batasuneko herrialdeetako lan-merkatuan duten parte-hartze mailarekin harremanetan jartzea da, Eurostat-ek emandako datuen bitartez. Interesgarria zaigu jakitea ea emakumeek lan-munduan parte-hartze handiagoa izateak lotura hertsia ote duen «emakumezko» lan-eredu batekin; esan nahi baita, lanaldi partzialeko lanpostuekin, aldi baterako lanpostuekin, ordainsari txikiko lanpostuekin eta sektore zein lanbide jakin batzuetara mugatzen diren lanpostuekin. Eta, bide beretik, jakin nahi dugu ea emakumeen enplegu-tasa handia den eta gizonekiko alde txikiagoa duten herrialdeetan, emakumeen eta gizonezkoen laneratze-eredua antzekoa ote den. Lan-merkatuen askotarikotasunak, eta baita politika publiko eta ekoizpen-egiturenak ere, EB27 bezalako eremu zabalean, emakumeen laneratze-eredu argiak finkatzea galarazten digu, nahiz eta zenbait ezaugarri komun berezi ahal izan ditugun, herrialdeen arteko genero-desberdintasunei begira.