期刊名称:EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzi eta Teknologi Aldizkaria
印刷版ISSN:0214-9001
出版年度:2014
卷号:0
期号:0
语种:Basque
出版社:Euskal Herriko Unibertsitatea
摘要:Aurkitu ostean egin izan diren ikerkunzek agerian utzi dute endokannabinoideoek funtzio fisiologikoetan duten parte-hartzea. Hain zuzen ere, sistema honen osagaiak (estekatzaile endokannabinoideoak, hartzaileak, biosintesirako eta degradaziorako proteinak) badaude mugimendua kontrolatzen duten garuneko zirkuitu eta nukleoetan (gongoil basaletan) eta ondorioz, parte hartzen dute funtzio motorraren erregulazioan, batez ere dopaminaren maila modulatuz. Bestalde, gongoil basaletan sistema endokannabinoideoan aldaketak deskribatu dira seinale dopaminergikoa gutxitua dagoenean, Parkinsonen gaixotasunean gertatzen den bezala. Horregatik, lanabes berri bezala proposatu da mugimenduaren asaldurak tratatzeko sistema endokannabinoideoaren modulazioa.