期刊名称:EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzi eta Teknologi Aldizkaria
印刷版ISSN:0214-9001
出版年度:2014
期号:26
语种:Basque
出版社:Euskal Herriko Unibertsitatea
摘要:Egun, sorkuntza sakabanatua da energia elektriko eraginkorra eta kalitate onekoa lortzeko gailentzen ari den aukera. Sorkuntza sakabanatua energia berriztagarrietan oinarritzen denez, faktore kontrolaezinen menpe dago, adibidez haizearen eta eguzki-irradiazioaren menpe. Hori dela eta, sistema horiek sare elektrikoan integratzea ez da erraza. Eragozpen hori gainditze aldera, oso eraginkorra gertatzen da mikrosareak erabiltzea, sorkuntza sakabanatuaren integrazio ona bermatzen delako, erabiltzeen hornikuntza elektrikoa hobetzeaz gain. Alde horretatik, mikrosareen ikerkuntza asko hedatu da munduan zehar, tankera honetako sareek dituzten abantailak direla-eta. Artikulu honetan, mikrosareen ezaugarri nagusiak aurkeztuko dira. Ondoren, AC eta DC mikrosareen arteko aldeak azalduko dira, haien funtsezko abantailak eta desabantailak aipatuz. Azkenik, munduan zehar eraikitako hainbat mikrosare zerrendatuko dira, eta Euskal Herriko energia berriztagarrien eta mikrosareen egoera deskribatuko da.