期刊名称:EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzi eta Teknologi Aldizkaria
印刷版ISSN:0214-9001
出版年度:2015
卷号:0
期号:0
语种:Basque
出版社:Euskal Herriko Unibertsitatea
摘要:Ordenagailuek zein informatikak azken urteetan jasandako aurrerapenek eragin zuzena izan dute datuen bistaratzearen esparruan. Datuen bistaratzea delako analisi prozedurak funtsean ahalbidetzen du jasotako datuak era adierazgarrian sintetizatu edo laburtzea; datuen analisi klasikoaren osagarria da, zenbakizko kalkuluko prozeduretan oinarritua. Aipaturiko berrikuntzek, ahalbidetu dute bistaratze estatiko edo klasikoez gainera, interaktibo deritzen beste bistaratze sofistikatuago batzuk sortzen hastea. Estatistika ofizialen erakundeak, eta bereziki Eustat Euskal Estatistika Erakundea, hasiak dira informazioaren teknologia berri hauek eskaintzen dizkieten aukera eta berrikuntzez baliatzen egoera berrira moldatu ahal izateko. Hori dela eta, artikulu honetan azalduko dira zein izan diren Eustat Euskal Estatistika erakundeak 2 urtean zehar datuen bistaratzearen gaiaren inguruan egindako ikerketa lanean lorturiko emaitza eta ondorioak; horretarako, bereziki erreparatuko zaie erakundearen datu mota ezberdinetara egokituriko grafiko estatiko eta batez ere dinamikoei.