首页    期刊浏览 2024年11月26日 星期二
登录注册

文章基本信息

  • 标题:Simulazioa osasun alorreko politika publikoen ebaluaziorako baliabidea
  • 作者:Arantzazu Arrospide Elgarresta
  • 期刊名称:EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzi eta Teknologi Aldizkaria
  • 印刷版ISSN:0214-9001
  • 出版年度:2015
  • 卷号:0
  • 期号:0
  • 语种:Basque
  • 出版社:Euskal Herriko Unibertsitatea
  • 摘要:Osasun alorrean ebaluazio ekonomikoa erabiltzen da, koste eta ondorioak kontuan izanik aukera ezberdinen konparaketa egiteko. Entsegu klinikoen bidez lortutako epe motzeko informazioan oinarrituz epe luzerako emaitzak aurreikusteko erabili ohi dira eredu matematikoak. Populazio mailako programen ebaluaziorako simulazio bidezko ereduek dituzten abantailak eta onurak azaleratzea da artikulu honen helburua. Osasun publikoko programa baten ebaluaziorako simulazio eredu bat eraikitzeko hurrengo lau pausuak eman behar dira: sistemaren modelizazioa, parametroen kalkulua, ereduen inplementazio eta egiaztapena eta emaitzen azterketa. Sistemako gertaera nagusiak identifikatu eta bakoitzari dagokion denboren banaketa funtzioa esleitzean dago gakoa. Ezaugarri ezberdineko pertsonen multzoei zuzentzen zaizkie osasun publikoko programak; honenbestez ez da nahikoa pertsonen kohorte bat jarraitzea, eta simulazio ereduak erabiliz posible da urtez urteko populazio aldaketak kontuan izatea. Are gehiago, gertaera jazo arteko denborak gizakien ezaugarrien menpe defini daitezke eredu hauetan. Espainia mailan oso hedatuak ez badaude ere, mundu mailan garrantzia handiko ikerketa taldeak ari dira populazio mailako programen ebaluaziora zuzendutako simulazio ereduetan lanean. Erabakiak hartu behar dituztenek ereduak kontuan har ditzaten, ezinbesteko lana da ereduaren gauzaketan hartutako erabaki bakoitza justifikatu eta garbitasunez azaltzea.
  • 关键词:estatistika, osasuna
Loading...
联系我们|关于我们|网站声明
国家哲学社会科学文献中心版权所有