期刊名称:EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzi eta Teknologi Aldizkaria
印刷版ISSN:0214-9001
出版年度:2015
期号:28
语种:Basque
出版社:Euskal Herriko Unibertsitatea
摘要:Denboraren gezia denboran norantza berezi bat finkatzen duen edozein efektu edo prozesu bezala defini daiteke. Artikulu honetan denboraren geziaren kontzeptua aztertuko da fisikaren arlo desberdinen ikuspuntutik. Funtsean fisikaren legeak bi multzotan banatzen dira. Alde batetik oinarrizko partikulek jarraitzen dituzten legeak denboran simetrikoak dira. Beste aldetik partikulen sistema makroskopikoei aplikatzen zaizkienak, termodinamikaren bigarren printzipioa bereziki, denboran asimetria bat finkatzen dute. Nola izan liteke denboran asimetria bat egotea azpitik dauden legeak itzulgarriak izanik? Itzulezintasunaren paradoxa hau aztertuko da eta literaturan proposatu diren erantzun posibleak eztabaidatu.