首页    期刊浏览 2024年11月27日 星期三
登录注册

文章基本信息

  • 标题:Gliometako zelula nestina-positiboen banaketa
  • 作者:Ane Iriondo ; Susana Bulnes ; Alvaro García-Blanco
  • 期刊名称:EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzi eta Teknologi Aldizkaria
  • 印刷版ISSN:0214-9001
  • 出版年度:2015
  • 期号:27
  • 语种:Basque
  • 出版社:Euskal Herriko Unibertsitatea
  • 摘要:Zelula ama tumoralak (ZAT), zelula amen ezaugarriak dituzten eta tumore bat birsortzeko gaitasuna duten tumore-zelulak dira. Bai animalietan eta bai gizakietan ere, multzoka agertzen dira eremu peribaskularrean, askotan egitura berezietan multzokatuta. Azken urteotan, ZATak kimio-erradio terapiekiko erresistenteak direla ikusi da, baita berreritzearen eragileak direla ere. Nerbio Sistema Zentraleko glioma tumoreetan, ehuna infiltratzeko eta angiogenesia pizteko gai dira zelula hauek. Lan honen helburua, gliomaren garapenaren zeharreko tumore-ama zelulen agerpena eta banaketa aztertzea da, batez ere multzoka agertzen direnenen kasuan. Horretarako, etilnitrosourearen (ENU) bitartez arratoiei glioma tumoreak induzitzen zaizkie eta nestinaren markaketaren bidez bertako zelula amak izan daitezkeen zelulak identifikatzen ditugu. Datuen arabera, nestina-positibo diren zelula multzoen tamaina eta kantitatea gliomaren garapenarekin batera handitzen doa. Taldekatze hauek, eremu peribaskularrean eta baita tumore barruan ere agertzen dira eta in vitro agertzen diren neurosferen antzeko morfologia erakutsi dute. Multzoek eta neurosferek in vitro azaltzen dituzten parekotasun hauek, in vivo agertzen dituztenen seinale izan daitezke. Egitura berezi hauek, kontra duten mikroingurune batetik ihes egiteko ZATek sortzen duten gordailua izatea proposatu da.
  • 关键词:Zelula ama tumoralak (ZAT);glioma;etilnitrosurea (ENU);nestina
Loading...
联系我们|关于我们|网站声明
国家哲学社会科学文献中心版权所有