期刊名称:EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzi eta Teknologi Aldizkaria
印刷版ISSN:0214-9001
出版年度:2016
卷号:0
期号:0
语种:Basque
出版社:Euskal Herriko Unibertsitatea
摘要:2-interleukina (IL-2) eta IL-15 zitokinek berebiziko garrantzia daukate sistema immunologikoaren erregulazioan, besteak beste T linfozitoen proliferazioa sustatzen dutelako. Zitokina biek bi hartzaile-azpiunitate partekatzen dituztenez (IL-2R β eta IL-2R γ ) ez da harritzekoa teilakatutako hainbat funtzio izatea, baina bai da harrigarria, ordea, bakoitzak erantzun immunologiko espezikoak eta maiz kontrajarriak eragitea. Nahiz eta mekanismo asko proposatu diren IL-2 eta IL-15 arteko desberdintasunak azaltzeko, ez dago argi nola den posible biek, hartzaile berdinak erabiltzen dituztelarik, zeluletan erantzun desberdinak sustatzea. Horren gakoa aurkitzeko asmoz, IL-2 eta IL-15ez kitzikatutako T-zeluletan piztutako seinalizazio-bidezidorrak aztertu eta elkarren artean konparatu ditugu, masa-espektrometria erabilita. Gure lanak erakutsi du bi zitokinek kitzikatutako T linfozitoen seinalizazio-sareak oso parekoak izan arren, badirela ñabardura batzuk bi zitokinen arteko alde funtzionala azaltzen lagun dezaketenak.