首页    期刊浏览 2024年09月19日 星期四
登录注册

文章基本信息

  • 标题:Lañoko ornodun fosilak: Goi Kretazeorako denboran zeharreko bidaia
  • 作者:Ainara Badiola Kortabitarte ; Xabier Pereda-Suberbiola ; Xabier Murelaga Bereikua
  • 期刊名称:EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzi eta Teknologi Aldizkaria
  • 印刷版ISSN:0214-9001
  • 出版年度:2012
  • 期号:12
  • 语种:Basque
  • 出版社:Euskal Herriko Unibertsitatea
  • 摘要:Laño (Trebiñoko konterria) Europako Kretazeo bukaerako omodun fosilen aztarnategi aberatsenetarikoa da, bertan agertutako 40 ornodun fosil lehortarrek eta 36 ornodun-espezie itsastarrek erakutsi bezala. Fosil hauek, sistema flubio-deltaikotik (Goi Campaniarra-Behe Maastrichtiarra) kostaldeko plataformaranzko (Goi Maastrichtiarra) jarraiera islatzen duten bi geruza estratigrafikotan banatuta daude. Horietan, guztira. 13 ornodun-espezie berri deskribatu dira. Ornodun lehortarrei dagokienez, suge espezie bi, hiru dortoka, krokodilo bi, dinosauru bat eta ugaztun bat behatu dira, eta, fauna itsastarraren artean, aldiz, lau arraia. Genero batzuk (Herensugea, Lirainosaurus eta Lainodon), gainera, Lañon bakarrik aurkitzen dira. Indusketa-kanpainei eta sedimentuaren bahe-berezien bidezko garbiketei esker, hainbat haginez eta hezur-zatiz osatutako bilduma dugu Arabako Natur Zientzien Museoan (Gasteiz). Datu tafonomikoen eta sedimentarioen arabera, Lañoko fosil-asoziazioak ibai-ubideetako ornodun asoziazio metakorren eredu tafonomikoari jarraitzen diola ikusi da, nolabait ubide-betegarrien eredurantz jotzen badu ere. Ingurune hau, gainera, kostaldeko delta batekin loturik zegoen haran flubial zabala zela interpretatu da. Asoziazio bitxi horretan, paleokomunitate ezberdinetatik etorritako fosilak agertzen dira: garraio minimo bat jasotako elementu urtar edo erdi-urtar paraauktoktonoak (krokodilo, dortoka, arrainak, anfibioak) eta lautada flubial horretatik etorritako elementu auloktonoak (dinosauruak, ugaztunak). Bestetik, Lañoko ornodun-taldeak, Provenza, Languedoc eta Iberiar Penintsulako fauna europarraren oso berdintsua da, eta, Asia edo Ipar Amerikako faunekin baino, Tethys itsasoaren ingurukoekin kidetasun gehiago dituzte. Hau azaltzeko, orduko Afrika eta kontinente europarraren arteko uharte-kateek migrazioak (truke faunistikoa) bidera zitzaketela pentsatu da. Informaziougari bildu den arren, oraindik Lañok, sekretu ugari gordetzen ditu barrenean.
  • 关键词:Fosliak, Goi Kretazeoa
Loading...
联系我们|关于我们|网站声明
国家哲学社会科学文献中心版权所有