首页    期刊浏览 2024年11月07日 星期四
登录注册

文章基本信息

  • 标题:Klimaren seinale hidrologikoak EAEko arroetako ur-emarien joeretan. Gerora begirako proiekzio hidrologikoak.
  • 作者:Ane Zabaleta ; Iñaki Antiguedad
  • 期刊名称:EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzi eta Teknologi Aldizkaria
  • 印刷版ISSN:0214-9001
  • 出版年度:2013
  • 卷号:0
  • 期号:0
  • 语种:Basque
  • 出版社:Euskal Herriko Unibertsitatea
  • 摘要:Nolakoa izango gure inguruko ibaien ur-emarien bihar-etziko eboluzioa? Goranzkoa, beheranzkoa ala joera argirik gabekoa? Eta urtaro bakoitzean eboluzio bera izango ote?. Galdera hauei erantzuna ematea ez da batere erraza, hamaika zalantzazko baitira. Ausartu behar, hala ere, ur-emarion eboluzioaren noranzkoa behintzat argitzen, bihar-etzi gure lurraldean izan daitezkeen eszenatoki hidrologikoetarako hurbilketa bat egiten. Helburua hori izanda ere, abiapuntua iraganera begiratzea izan da. Azken hamarkadetako emari-serieak analizatu ditugu, estatistikoki, horietan joerarik ote den jakite aldera. Eta zera ondorioztatu: azken urteetan gero eta lurralde-homogenizazio handiagoa dago emari-tarte guztien eboluzioan (batez bestekoak eta muturrekoak); beheko emari-aldia luzatuz doa udan eta udazkenean, eta goiko emari-aldia, ordea, luzatuz neguan eta udaberrian. Beste modu batera esanda, urtean zehar hidrograma zabalduz doa muturretan. Ibai-arroen portaera erregional hau klimaren aldaketa baten seinale hidrologiko modura hartu daiteke. Orain arteko eboluzio honek datozen urteetakoa markatzen du. Bestalde, modelo hidrologikoak aplikatzen hasi gara hainbat arrotan, XXI. mendean zehar izan litezkeen eboluzioak simulatzeko. Horretarako eskura dauden hainbat proiekzio klimatiko eta hainbat emisio-eszenatoki hartu ditugu oinarri, zalantzak zalantza. Ondorioak bat ez etorri arren, batez besteko ur-emarien gutxitze progresiboa igartzen da gehienetan, udan gehiago beste urtaroetan baino; udaberria suertatzen da definitzen zailena. Hortaz, 2060rako, kasurako, %7-22 arteko gutxitzea aurreikusten da Aixola arroburuko urteko ur-ekarpenetan. Arretaz irakurtzeko datuak dira, inondik ere, oraindik asko baita ikerketan sakontzekoa. Edonola ere, bihar-etziko ur-emarien eboluzioa kliman izan daitezkeen gorabeherek ez ezik lurren erabileran izan daitezkeen aldaketek ere baldintzatuko dute, eta azken hauek gehiago epe motz-ertainean. Honetaz ere hainbat datu eta gogoeta bildu ditugu lanaren azkeneko partean.
  • 关键词:ur-emariak;joerak;proiekzio hidrologikoak;klima aldaketa;lurralde erabilera
Loading...
联系我们|关于我们|网站声明
国家哲学社会科学文献中心版权所有