摘要:Euskal Herriko beste zenbait herritan gertatu den bezala, XX. mendean Mondragoen San Agustin komentua hustua eta eraitsia izan zen. Horren ondorioz, bertan gordetzen ziren artelanak desagertu edo sakabanatu ziren, horien memoria ia betiko galduz. Eta ia diogu, Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoan aurkitu baitugu Pedro de Alloytiz arkitekto eta eskultore barrokoak komentu horrentzako trazatutako San Agustinen erretaula. Horri esker, jakin izan dugu egun Hernaniko San Agustin komentuan ikus daitekeen San Agustinen eskulturaren jatorria Mondragoeko komentua zela.
关键词:San Agustin;Komentua;Erretaula;Pedro de Alloytiz