首页    期刊浏览 2024年11月26日 星期二
登录注册

文章基本信息

  • 标题:Letren abiadura Lehen Hezkuntzan: euskarazko batezbestekoak ikasmailaren eta generoaren arabera
  • 本地全文:下载
  • 作者:Irune Ibarra ; Xabier Etxague ; Juan Etxeberria
  • 期刊名称:Gogoa
  • 印刷版ISSN:1577-9424
  • 出版年度:2017
  • 卷号:16
  • 语种:Basque
  • 出版社:Gogoa
  • 摘要:Eskuz idazterakoan komunikazio eraginkorra lortu nahi bada, idazten denak, irakurgarria izateaz gain, abiadura on batekin idatzia egon behar du (Barnett, Henderson, Scheib & Schulz, 2009). Urte askotan klasikoa izan da letren irakurgarritasuna ebaluatzea eta azkenaldian letraren abiadura ebaluatzen duten testak garatu dira, besteak beste, HST testa Australian (Wallen, Bonney & Lennox, 1996), PAL-II testa Estatu Batuetan (Berninger, 2007) eta DASH testa Erresuma Batuan (Barnett, Henderson, Scheib & Schulz, 2007). Letraren abiadura neurtzea sinplea da eta haren eraginak garrantzitsuak dira eskolatzean: zeregin asko dago idatziz egiteko, apunteak hartu behar dira eta denbora-mugetan erantzun behar da. Gainera, neurogarapeneko idazketaren ikuspuntuaren baitan eginiko ikerketetan, letraren abiadurak testu-sorkuntzaren kantitatea eta kalitatea baldintzatzen du 16 urtera arte (Berninger & Swanson, 1994; Berninger & Graham, 1998). Bestalde, jakina da idazten den letra-jarioa haziz doala ikasmailaz ikasmaila, gutxienez DBHko 2. mailaraino eta, nazioartean ikusi denaren arabera, hazten doan letra kopuru horretan genero-desberdintasunak daude: mutilen puntuazioak esanguratsuki baxuagoak dira. Artikulu honetan, lehenik, letren irakurgarritasunaren eta abiaduraren konstruktuak azalduko dira; bigarrenik, letra-abiadurak identifikatzeak duen garrantziaz jardungo gara eta, azkenik, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Lehen Hezkuntzako haurren letren abiadura-batezbestekoak agertuko dira, ikasmailaren eta generoaren arabera.
国家哲学社会科学文献中心版权所有