期刊名称:EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzi eta Teknologi Aldizkaria
印刷版ISSN:0214-9001
出版年度:2018
语种:Basque
出版社:Euskal Herriko Unibertsitatea
摘要:Ikerketa lan honetan Arabako Gorbeialdeako Hondakinen Partzuergoak kudeatzen dituen hiri-hondakin solidoen (HHSen) errefusa frakzioa karakterizatzeko proposaturiko metodologia eta lorturiko emaitza nagusiak jaso dira. Aztertu diren laginak osatzeko, bilketa kamioiek egin beharreko ibilbideak diseinatu dira, eta horretarako aldagai orokor bi kontutan hartu dira: sasoia (negua eta uda) eta etxebizitza-mota (herrialdea, baserrialdea eta txaletak). Egindako analisiek adierazi dute bi aldagai horiek eragina dutela errefusa frakzioaren konposizioan, eta batez ere errefusa osatzen duten bi frakzio nagusietan: materia organikoa eta beste hondakinak. Azpimarratzekoa da errefus masa totalaren % 65a (gutxi gora behera) birzikla edota berrerabil daitezkeen materialek osatzen dutela. Orokorrean, aztertutako lagin guztiek hobetzeko hein zabala dute materia organikoaren bilketa selektiboan.