期刊名称:EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzi eta Teknologi Aldizkaria
印刷版ISSN:0214-9001
出版年度:2018
期号:34
出版社:Euskal Herriko Unibertsitatea
摘要:Azpimarratzekoa da garunak egunerokotasunean bizi izandako esperientziak gordetzeko eta, portaera gidatzeko, informazio hori gogorarazteko duen gaitasuna. Garuneko neurona-zirkuitu espezifikoek funtzio jakinetan parte hartzen dute, eta bekoki aurreko kortexa eta hipokanpoa bereziki garrantzitsuak dira ikasketa eta oroimen prozesuetan. Are gehiago, N-metil-D-aspartato (NMDA) hartzailea prozesu hauen substratu molekular gisa identifikatu da. Izan ere, NMDA hartzaileen azpiunitateen konposizioa eta neurogarapeneko erregulazioa plastikotasun sinaptikoarekin zuzenki erlazionatuta daude. Halaber, faktore neurotrofikoak ezinbestekoak dira plastikotasun sinaptikoan aldaketak eragiteko eta, ondorioz, kognizioaren hobekuntza bat lortzeko. Artikulu honetan, bekoki aurreko kortexaren eta hipokanpoaren anatomia, funtzioa eta eremu bien arteko elkarrekintzaren berrikuspena egiteaz gain, ikasketa eta oroimen prozesuetan duten parte-hartzea deskribatzen da. Azkenik, itu molekularren modulazioak duen efektua ere aztertzen da, NMDA hartzaileei eta faktore neurotrofikoei arreta berezia jarriz.